IX

 

Gotertxaun zabala

Altzoan eukirik,

Rhin ibai deunaren

Ur baretsuetan

Huria da agiri,

Hain ospetsua dan

Kolonia handi-deuna

Alai, jolastari.

 

Gotertxaun barruan

Irudi eder bat

Aurkitzen da, urrezko

Narruz margoztuta;

Nere bizitzaren

Lekaro luzean

Aspaldi, gozaro,

Dis-dis ein ebana,

 

Ama Neskutsa da,

Eta irudi haren

Gain-gainetik dabiltz

Lora ta gotzonak;

Bere begi, masail

Eta bere ezpainak

Nere maitearen

Lakoxeak dira.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz