VII

 

Nere abestien

Hegal zurietan

Eroango zaitut

Urrutira, neska;

Ganges ibaiaren

Ibarretaraino

Eroango zaitut

Ene maitalea!

Txoko gozatsu bat

Ezautzen dot bertan.

 

Ilargi zurbilak

Izpi baretsuaz

Estaltzen dabela,

Baratz usaintsu bat

Aurkitzen da bertan

Lorez apainduta;

Loto'ren loreak

Euren arrebatxu

kutunen begira

Dagozala, lehiaz.

 

Irribarre ugari

Dagie liliak,

Eta barriketan

Ibilten dirala,

Gaueko izarari

Klisk-egiten dautse;

Ta larrosak, barriz,

Hitz usaintsuenak

Egiten dabile

Batak besteari.

 

Aditu gurarik

Orein bildurtiak

Ureratzen dira

Ijutika, alaiki;

Eta han, urrutian,

Ibai dontsuaren

Ur amaigabeko

Zuzmur zurgarria,

Poliki, garbiro

Entzuten da ere.

 

Han, ene kutuna!

Palmondoen pean

Etzungo gara gu,

Ta euren itzalak

Gure buruetan

Ixuriko dabez,

Goiko donokian

Gotzontxuak eurrez

Egiten dabezan

Ames gozatsuak.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz