V

 

Ames nengoalarik

Ikusi neban atzo

Hain eder, kutuna dan

Zure aurpegi hori;

Bera dan gozoa ta

Gotzonen antzeduna!

Baina halan ta guztiz be

Bere zurbiltasunak

Nere bihotz gaizo hau

Saminez dau estaltzen.

 

Zure ezpainak bakarrik

Dozuz gorri-gorriak,

Baina heriotzaren

Mosuagaz, kutuna,

Gorritasunak ere

Zurbildu eingo dira;

Eta zure begi huts,

Garbi-garbietatik

Sortuten dan argia

Itzaliko da, noski.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz