IV

 

Zure begi baltz, eder, sakonak

Ikusten dodazanean

Nere oinazak eta saminak

Ihes'-dagie urrutira:

Zure ezpain gorri, mehe-bigunetan

Pa-egiten dodanean

Txit osasuntsu kutuntxu hori!

Ta nasai aurkituten naz.

 

Ta zure altzo samurran, barriz,

Burua atseden ezkero,

Zeruko pozak estaltzen dabe

Nere gogoa, maitero;

Baina maite zaut! badinostazu,

Ene laztana, orduan

Begietatik malko garratzak

Ugari sortuko dira.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz