II

 

Nere negarretik

Lora harrigarriak

Naroro eta ugari

Maiz sortuten dira;

Ta nere intziriak

Eta urretxindorren

Abesti samurrak

Bat egiten dira.

 

Maite nahi banozu

Ene neskatila!

Lora horrek dira

Zuretzat izango;

Eta urretxindorren

Abesti zolia,

Zure leiho pean

Argi da entzungo.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz