I

 

Zoragarria,

Txit gelgarria

Agertu jatan

    Orrila;

 

Pipil guztiak

Oldar handiaz

Etentzen eben

    Azala.

 

Aldi hartantxe

Nere bihotz hau

Ene maitea!

    Eten zen;

 

Nere bihotzan,

Uste izan gabe,

Maitetasuna

    Sortu zen.

 

Harrigarria,

Maitagarria

Izan zen, zinez,

    Loraila;

 

Hegazti orok,

Txio-txioka

Erakusteben

    Alaia.

 

Neuk be, orduan,

Pozaz urduri,

Agertu neban

    Zoruna;

 

Jaulki neutsozan

Gazte ederrari

Nere lei bizi

    Samurak.

 

 

 

Heinrich Heine euskaraz