ARROZTETXEKO ALABA

 

                        (Der Wirtin Tüchterlein, Ludwig Uhland)

 

Bidez zoazten Rhein ertzez iru mutil,

t'arroztetxe baten opa zuten ubil.

 

Arroztetxekandre, ardorik ba ote?

naiz garagardorik? non d(a) alaba maite?

 

Ozkirri t' argi tut ardo ta garagar,

alaba ederra eortziko biar.

 

Gela txiki baten mutilek sar-ala,

zerraldo beltzean dakust(e) il-iantzita.

 

II-oiala lenak aurpegitik iaso

ta zurbilduz lotu zurrun so eta so.

 

«Al izan b(a)'indudan, neskatxa, ezagun,

beingoz indukedan maite gau ta egun».

 

Bigarrenak, berriz, oialez estali,

ta buru (a) itzulka, zinkurinez asi.

 

«Eten gabe maite izango zinudan»,

«Neskatxa, or zaude, zerraldo beltzean».

 

Erenak ostera, burusi(a) astiro

kenduz, ezpain ilak ezpainka dizkio.

 

«Bet(i) indudan maite, orain ere maite,

ta maiteko aunat betiraunderarte».

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus