DOATSU, ULISEK LEZ

 

                        Joachim du Bellay

 

Doatsu, Ulisek lez bide eder bat egin,

edo zarparen iabe gertatu zan(a) antzera,

gero, zentzuz beterik gurasoen artera

doana, enparauan an bertan bizi ledin.

 

Noiz ikusiko al dut ner (e) erriko ke-lurrin

mordoa tellatutan? Noiz ote dut aukera

berriro ioan nadin nere etxe-aldera?

Errialde bat baino geiago dut orrekin.

 

Erromar iauregien galdur ausarta baino

atseginago baitut arbasoen etxeino:

marmola bainoago dut atsegin arbela,

 

Tiber latina baino Galiar Loire obe dut,

Palatin gainak baino nere Lyré'ino dizut,

t' itsas-aidea baino Anjou'ko otzepela.

 

Biarritze'n 1961' gko. Otsailak 20

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus