ORRI MUSKERRAK

 

Orri muskerrak galdu

eta zenbait orbel

besterik eztaukadan

zugaitza naiz goibel.

Niregan txori sailek

kabi zuten epel,

ta orain adar-uts naiz,

bizi-neguz mengel.

 

Atsalde apalean

eguzkiak murgil

eta nere burua

ageri da zurbil:

gauak, erioak lez,

atzeman nau ixil,

ta elur ta izotzak

neregan dira bil.

 

Zerau baitzera urrun,

ta negua urren:

agertuko zera zu,

ta elurra lurmen ...

orri-mina berriro

somatuko lertzen

eta bizi berrian

izango dut kemen.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus