ERIO DUT LAGUN

 

Une oro alboan,

erio, zaut lagun:

egunez eta gauez

etzabilkit urrun.

Nire ametsak oro

egin dira lurrun,

zeuretzako baituzu

nere zain eta gun.

 

Neregan il da beingoz

aurtzaro garbia,

itzali zan betiko

orduko argia.

Gaztetan biotza nun

sutan izekia,

iduri aurkez dudan

garmendi aundia.

 

Aspaldidanik nauzu

garako gizona,

urteok egin ninuten

adiskide ona.

Laztandu gogo zaitut,

erio amona,

zurekin bat eginik,

dezadan zoruna.

 

Masustak lez izan naiz

aurtzaroan zuri,

biotzaren su-garrez

mutiletan gorri.

Aguretan beltz nauzu,

gogoa egarri...

naizen au eri(o) orrek

noizkoan irentsi?

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus