ERTZETIK ERTZERA

 

Neregan baturik ditut inoiz bat

ezin diratenak: nire osina,

bai dala sakona eta zikina!

zer zeranik noizpait asma ba'zintzat!

 

Neregan otz-bero dira orobat,

len gorri nintzana, orain urdina:

atzo gozo zana gaur gezamina;

utsa, Iainkoa dut gogo erabat.

 

Begiak ortziruntz iaso ere nai

enitukean au «ene Iainkoa

erruki» esaka banabil ernai.

 

Barrenean orruz dut itsasoa

ozkarbiko bake onaren erpai,

laborrian obe baitut gogoa.

 

Biarritze'n 1961-VI-14

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus