OMER'I

 

                        Barandiaran Xalbador S. J.

                        «Ilia'rena» euskeratu digun

                        euskal-idazle bikainari biotzez.

 

Olerti ederraren guraso iatorra,

biotzondo andidun irakasle, agur!

Biotz-begietan zaut, agure bizkorra,

ereinotz-burestunez bekokia makur.

 

Euskadi zarrerako gogoz dagizut dei:

nor opa duzu, itsu, zure beso-lagun?

Erri-bazterrak oro eguzkitan blei-blei,

irakiten daukazu gur(e) egurats-lurrun.

 

Abesten asi zaitez erri-zei erdian,

ezpain-ertzean parra, bertsolari antzo.

Baserritar zindoak daude baranoan,

begietan txingarra, ialkiten duzuino.

 

Odolez ta izkeraz ezkera nerabe,

bai baina eder-gosez eta iolas-maitez.

Gur(e) ibar-arruetan etzaitezk(e) erabe,

maite dukezu, naiz-ta txik(i) izan lurraldez.

 

Inguruko txaloek eten dut(e) ixila .. .

bi aizkolari zaintsa irri zuriz datoz.

Gizonek ustu dute zelai biribila,

bizkarren gain aizkorak dirdai euzki zoroz.

 

Orratx aizkolaria enbor lodien gain

oinutsik, burua zut, «aitaren» eginda:

odol beroz pakerik, asteko zantzu zain,

beso-gorri zaintsuek aizkora iasota.

 

Lasterkari bizkorrak erakori ditun

txaloetan, biotza orr(i)-ikar(a) izanen.

arraunlari sendoen estropadak iztun

iarriko, sagardoa txastatu ondoren.

 

Edota balankari azkarrak iztarpe,

pirrikan, besagainka, Elade'n bezala,

mendiko zelaietan ditugu, galtzarpe

badaukate koskorra, badakaut(e) ezpala.

 

Zuk ezagun bageko itsaso bazterra

begiek ikus-ala: bertako arpetan

Tartalo, Kiklopa'ren senide kalderra

bizia zenun emen antxina zarretan.

 

Negu gorri gerrian sukalde ondoan

etxekoekin elkar badukezu aldi,

elezarrak ialkiten artazuriketan,

atso, agure, gazte ditukezu adi.

 

Baserri-talo-esne, artobero, urdai

-azpikoz azitako ume matrail-gorri,

udaberriko argiz beturdinak dirdai

dituzu inguruan iperloka, horri.

 

Zerorren mintzoaren oiartzun zolia

entzuna da gurean, «Orixe» mardula:

el(e) ederrez abesten, eskuan ontzia,

asia d(a) aspaldiko euskaldun mintzula.

 

Eder egarri-gose zeran gure gazte!

gurikeriak oildu, txeraz artu Omer:

gau ta egun irakur, ixil-ederreste

izango duzu esan-eginetan eder.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus