LORE ZIMELDUA

 

An ... ibai ertzean zutik da lizarra:

lainoak inguru basetxe txikarra.

Iturri ondoko baserrian bertan

neska lirain eta ederra bizi zan.

 

Maite-kantari zun iturria urbil,

birigarro beltza zugaitzean zintzil:

inguma otxana beragan kokatzen,

eguzkiak azken izpiak eskeintzen.

 

Neskatil hur(a) inork etzuen goratu,

eta batek er(e) ez zuen maxiatu.

Oroldiz iosita dan arri-ondoko

lili eskutua zun berak antzeko.

 

Bizitza lez, neskatx aren eriotza

eskutuan izan: lertu zait biotza.

Gutxik iakin zuten: lorea zan zimel .

Arrezkero bizi naiz erabat goibel.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus