MUSU GARAILEA

 

Ibaiaren ondarrean

belar latz kizkurra

egon dago ez lo, bai lo,

zorion apurra!

 

Maitaroa eldu-ala,

osin axal gora

maitek zoratu bearrez

etorten da lora.

 

Txapar urrenean arrak,

itxaroz beterik,

bere aienak luzatzen

laguna atzi nairik.

 

Ber(e) eskuko bain(a) iltzear,

mun egiten zartez

lagun maite zuriari

ezpain il zurbilez.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus