NESKA-MUTIL ZARRENA

 

        On-bila,

        on-bila,

        bonbila...

Oinezkoari muzin,

zaldizkoari ezin.

 

Arrasate'ko Mikel,

sareak bete gibel,

beste ainbat birika

ipurditik zirika:

besteai esku-gibel,

beretzat mitxirrika.

 

Buru gazte, anka txar,

egin zera mutil zar:

or zabiltz alderoka,

eztakizu non koka:

egin ezazu negar,

erriko ipurloka.

 

 

        On-bila,

        on-bila,

        bonbila.

Oinezkoari muzin,

zaldizkoari ezin.

 

Garagartza'ko Mari,

gaztaroan dantzari,

begietatik urrun,

biotz-barnean zer dun?

Mutilen topasari

betiko damukizun.

 

Galbaian ere ura

ekarteko azkura:

ezkondu nairik larri,

orain zar parregarri:

eztun lengo lilura,

bazterrean zintzarri.

 

        On-bila,

        on-bila,

        bonbila.

Oinezkoari muzin,

zaldizkoari ezin.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus