EGUZKIAK MUN

 

                        (Non bizi naizen eta zertan diardudan

                        galde egin didan adiskideari, maitez).

 

Baratzaren erdian

dizut basetxea:

esi aurretik doa

auzoko bidea:

oianak itzalpean

du etxe-ostea,

bertan bizi naiz pozik

barnean pakea.

 

Nere gelako ormetan

eusko-lurrak ditut,

aberria gogoan,

erbestekoa ut:

egun sargorietan

sagardoa zurrut,

osasunez sendorik

irrintzi dagizut.

 

Goizean iratzarri

eta leio zear

eguzk(i) izpiz batera

txoriak deadar:

txistuok entzun-ala

irriparrez kar-kar

gogora baitatorkit

euskal-egunabar.

 

Goiznabar berriaren

olerki au onduz,

orribiko eginda

birbizturil, naiz suz.

Garerdiko gizona

ari naiz minduruz

itsaso zabalean

ildoak urratuz.

 

Irakurri-orduko

itz-neurtuok, lagun,

zoli entzungo duzu

baserriko oiartzun:

Aberri osoaren

lurberriak lurrun

—iario, eguzkiak

egingo dizu mun.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus