LEMOA'KO AITZ GORRIA

 

                        (8 ta 7)

 

                        Arrese'tar Pelikene'ri biotz onez.

 

 

Lemoa'ko aitz gorria len alai, orain ilun!

bertan izan zan burrukak zazpi gazte il zitun.

Lemoa'ko aitz gorrian agertu zan euskaldun

karlista Franko-zalea: bioa saia urrun!

 

— Eusko gudari, ain goizik mendira nola oa?

Neska sailak inguruan, ederra duk auzoa.

— Beingoan askatu nai dut Euskalerri gaixoa,

odola er(e) emateko gerturik dut gogoa.

 

Goian ikurrina zabal aizeak badarabil.

Mendian gora badator españar motza, ixil.

Euskaldunak ernai dira, ango su eta opil!

Amaikatxo gazte azkar an bertan ziraden il.

 

Egal-ontziak atera du burrunba zakarra;

ibarrean emazteak begietan negarra.

Lemoa'n ama berriak legorrik du bularra,

gudu-aldiko egunak luzea du adarra.

 

Lemoa'ko aitz gorrian, ango burruka latza!

Ikurrinari eustea bai dala lan garratza!

Gudari, onik eman duk ire azken arrasa,

eztuk alperrikakoa utzi duan oinatza!

 

Erakutsi zeniguten askatasun-bidea

ta besarkatu zenuten mendiko gurutzea.

Gogoz artzen dugu zuek ernandako legea.

Iaiki, iaiki, euskalduna, badator goizaldea!

 

Askatasun-eguzkiak ezarri du argitan

Lemoa'ko aitz gorria, dana da ederretan.

Badoaz neska-mutilak maitasun-leloetan,

an ildako gudariak dituzte gogoetan.

 

Biarritze'n 1961-VI-24

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus