EUSKADI BERRI
Euskalerri zarra gur(e) Euskadi berri
gerta ledin ari-gaituzu lanean:
bat egin dezagun euskal-mugapean
geranok, berori baitugu Aberri.
Aotan euskera andiki ta erri
erabil dezagun nork bere sailean:
elkarren beteko elkartasunean
bagoaz kantari, barnez udaberri.
Sortu dugun erri onetan lankide
geranok dezagun op(a) askatasuna:
Europa'ko erri gera kidez-kide,
gutarteko nausi biz anaitasuna:
lengoa oinarri, oraingoa bide
egingo baitugu gur(e) etorkizuna.
Baiona'n 1961' gnko. Aberriaren egunean
© Iokin Zaitegi