OLERKARI BATI

 

                        Atutxa 'tar Augustin 'i biotzez.

 

Bertso berrietan zeur(e) euskal-aogoa

ixuri oi duzun olerkari zina!

entzun-ala kanta gure biotz-mina,

il urren baitago Aberri osoa.

 

Urbilean duzu orruz itsasoa,

beraren besteko bazaizu samina:

eztiaren ordez, besteok ezina,

erabil ezazu ziztaka miztoa.

 

Egin kukurruku, aizatuz iluna!

Ner (e) esanetara erakar ba'zintzat,

gauaren ondoren badator eguna.

 

Asmoz ta iakitez uztartuz erabat,

iratzar ezazu euskal-fededuna,

zazpiok gaitezen betiereko bat.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus