TXORIAREN TXORROTXIOAK

 

                        (Trueba ren antzera)

 

Nire leioko lore zurien artean

txori batek abestu oi du eten barik,

ta bidazti guztiei biotz-biotzetik

abesti alaiena eskeintzen baidie.

 

Bidez diyoanaren biotza alaitzeko

txorrotxioak ditu nire txoritxoak.

Zer dala-ta, ene Yaun ori, gizonak

ez dagite txoriek egiten dutena?

 

Nire txori maiteak abesten dunean,

bidazti esker-beltzak arrika asten dira.

Ta txoriak bialtzen die belarrira

abesti zoragarri, gaitzaren ordaez.

 

Ego ariñak zabal-zabal egiñikan,

zeru txit garbi zear egazka diyoa,

ta eztitsu iriki ondoren mokoa,

«Gizonei gentza, dio, Yainkoari aintza».

 

Nire leioko lore zurien artean

abesten ari oi dan txori otzanaren

eduz, nik ere yardun gura dut. Txorien

antzekoa da-eta olerkari dana.

 

1931, Caracas

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus