KUTXATXOA

 

                        (Rodenbach)

 

Bere egun itun eta larrietarako

alaza kutxatilla barman, ugerrak

yandako ta antxiñako eraz egiñiko

burdiñezko kutxa bat dauka nere amak.

Birritan iriki dit neri be, ikusteko.

 

Illuntsu ta sendoa da, ilkutxa bai-litzan.

Eta bere guraso ziranen adatsak,

ats ona darioten zorro laruetan

zaitzen ditu; eta muin egiteko berak,

bein-edo, oldozkor yoan doa illunkadan!

 

Nere arreba zuri-gorriak iltzean,

negar malkoz batera, bertan ezartzeko

ille-izpi kirribil bi edo, iriki zan!

Ene! Apurtutako estuntzen urrezko

estun bi besterik ez, burdiezko kutxan!

 

Ene Ama laztana! illobi aidera

makurtzen dan ezkero zure bekoki oi,

zure adats-tximak, neuk ostendu eitera,

yoateko egun beltz iges-ezin on

etortzean, txuriak izango al dira! ...

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus