COPPE PANTZESKA

(1842-1908)

 

        Olerkari orrazi-zale bigun eta goxoa zenun. Gaxterik iritxi zun olerkari izen eta aipua. Copperen olerki-idazti aipatuenak «Poemes modernes» eta «Les Humbles» dituzu. Antzerkiak ere idatzi zitun.

        Aren biotz eta gogo ederrean umetandiko siñismena berpiztu zun gaixo-aldi neketsuak:ordurarte, aragi-irritsak biotza mokortu zion: edolako zantarkeriz eragabe asaskatu zan. Arrezkeroko olerkiak irakurtzean ao-sapaia ur biurtzen zaigu: lilluragarriak baidituzu. Txibiezurra baño zuriago zun idurimena: argiaren erpai zan.

        Olerkari onen biotz-kabi barrenean ots egiten zun txoria ez zan artatxoriaren antzekoa: artatxoriak, ba, txau-txau-txau bakarrik dagi. Ark, berriz, urretxindorraren antzera txorrotxiotxi alai ta itunak egiten zitun. Beraren olerki baten gaia artu ta nere kabuz atondutako olerkia irakurri:

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus