GIZONA TA ITXASOA

 

                        (Baudelaire'na)

 

Itxasoa beti-beti maiteko duk,

gizon azke orrek! Itxaso zabala

ire izpillua duk; azkenik ez oi dun

uiñen gora-beran erorren gogoa

ikusten duk; eta eure biotz on

itxasoa bezain osin garratza duk.

 

Atsegin zaik ire irudin barruan

murgil egitea; besakartzen bai-duk

besoz eta begiz, ta eure biotza

bere otsaz ere aztu egiten duk,

orru ezi-gaitz ta basatien otsak,

itxas zabalaren otsak entzutean.

 

Biok itzaltsu ta gurbillak zerate!

Gizon ori! eure amillen ondoa

ez dik ikusi iñork! Iñork, itxaso ori,

ez dik ezagutu erorren barruko

aberastasuna. Orren arduratsu

zerate eskutuak barnean zaitzeko.

 

Ala ere, ara! zenbatu eziñak

dira alkar burrukan ari oi zeraten

urteak, erruki ta samiñik bage!

Burruka gorriak, eriotz ankerra

orrenbeste maite dituzuz, betiko

gudalari ta anai elkartu eziñok!

 

1927, Oña (España)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus