BAUDELAIRE KARLA

(1821-1867)

 

        Soñez sendo, lirain eta ederra, adimenez argi ta  bizia zan. Baña beraren biotza gaztetandik, lera gaizto, zantar eta itxusiz eundutako sareak lotu zun. Arrezkero, pertzaren ipurdia baño beltzagoa zun gogoa.

        Oraingo aldian olerkari txukun, maratz eta mardul onek sapa aundia izan du. Ala ere, aren olerki geienak, beraren bizkera narraz ta baldarraren oatzak iguingarri biurtzen ditu. Giriñetan gordin, irritzez gañezka, nasaikerietara ta aragikerietara zoli

ta makurtua bere burua erakusten baitu. Gorria ta ugerrak yotako aren biotz barrutik olerki lizun eta ezaiñak atera ziran, artapotsa edo ezkabia artoaren erraietatik bezela.

        Bere olerkiak edonon izurri zornatsua sortu ta sartu dute. Biotz-alozen erdian mamorro ixil eta galgarriak atximur egin zion eta aren olerkietan gili-gili oiek ixuri zitun.

        «Gaitz-lorak» deritzan olerki-idaztiaren egillea da. Lore-txorta on zala-ta, olerkaritzat goretsi zuten. Lizunkeri-eztenak ematen dizkion izugarrizko sastadak gordiñegi ageri dira orren olerkietan. Zati-zati ebain-ebain eginda ere ez luke ordainduko bere olerkiz sortu zun izurrite likitsa.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus