GAUTIER TOPIL

(1811-1872)

 

        Oso orrazi-zalea duzu. Idaztankerak norbera ba'darakus, Gautier'ek adats, buru ta soekoak ondo millikatzen zitun: illeak erretenaz orraztuaz-ta, orraziak zeregin andia izan zun aren buruan.

        Beraren asmo kukustuak berriro txarrantxara bide zeramatzin, erbatzak-eta kentzeko. Itz-neurtizkera ongi ebaki ta biribilla du. Itz-neurtu apain eta txukunak atsegin izaten zazkigu; baña, geiegiko irria izneurtu utsetan ixuritzea ez zaigu goragarri, zaketzegi baita. Gañera, azalez pitxi ta mitxi dabillena, sarritan mamiz urri azalduko da: biotzaldiari ere noizpeinka indarra kendu legikio.

        Yauregi'tar Koldobika'k euskeraz poliki yantzi zun Gautier'ek idatzitako «Azken ostoa».

        Olerkari zidar onen beste olerki bi dastatu itzazu:

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus