LORONTZI AUSIA

 

                        («Le vase bris', Sully-Prudhomme)

 

Izusta au igartzen ari dan lore-ontzia

aizekik ausi zun ezarian:

ikutu doi-doi egin ei zuan;

zarata batek ere ez zuan iragarri.

 

Baña, pitzatutxoak, beti, eten bage,

leiar leunari ozka egiaz,

iñork ikusi bage yoanaz,

astiro, baranoan bira egin dio.

 

Bertako ur ozkirriak tantaka iges dagi.

Loren ezea legor egin zan:

iñork ez oar oraindiokan...

ez eiozue ikutu, ausia dago-ta.

 

Alaxe, maite oi dun eskuak ikutu

ta pitzatzen du biotza askotan:

gero biotza ler oi da bertan...

il egiten da bere maitasun-lorea.

 

Ikutu bage beti bera ageri-arren,

bere barruan zauri me ixilla

aundituz eta negarrez doa:

ez eiozue ikutu, ausia dago-ta.

 

1927, Oña'n

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus