MARAGALL

 

        Olerkari yator, bizkor eta maitegarri onek berarizko atsegiña ixuri zun olerkietan. Katalanera giro onean aurkitu zun-eta, aren olerkiak oiartzun bizi ta

ariñak iratzarri zituten.

        Olerki lanerakoa zan, zurra, eskurakoia. Zirrara ematen du egiaren egiz eta biotzaren ikutuz. Aren idaztankera ixurbera, txukun eta pirpilla duzu, eta olerki mamitsu, sakon eta arraiak egin zitun. Erabat esan: Katalunya'ko berpizkundea osotu, sendotu eta gotortu egin zun.

        Olerki guztietan darabillan izkera, argi ta ulerterrez da. Olerkiak egiteko bazun biotzean sugarra eta buruan iturri baten etorria.

        Or-emenka, itz neurtu landu-gabe ta baldan xamarrak-edo ditu ez baitzan orrazizale. Ederra dan edozer lenengoz ikusi ta aitatzen dun ume buru argia

dirudi. Udaberri goizeko argiz blei-blei egindakoaren begi goxo ta ernaiak, beraren gogo xalo ta zoragarria azaltzen dute, ibaiaren ur azal garbi gardenak barreneko arri gorri, txuri ta urdiña erakusten duten antzera.

        Verdaguer baçiño burutsu ta apañagoa deritzat;biok, ordea, irardausi aundiko olerkariak dituzu.        Maragal'l'ek ere indar aundia ezarri zion kataluniar pizkundeari.

        Goethe olerkari bikañaren yarioa du ta olerki bat-edo batek, adibidez, «Beraren gela barruan» deritzanak, gun eta mamiz Paust'aren atala dirudi.

        1895'garren urtean lenengo idaztia argitara yaurti zun. Biotz ikaraka ageri da olerkari mardula. Idazti ortan irakurri dezakegun «Bei itxua» oraingo aldian Españi ugartexean idatzi dan olerkirik bikañena bide da. Olerki ori agitz ederki euskerara ekarri zizun Orixe'k.

        «Visions y Cants» deritzan olerki-idazti zear, antxiñako katalauniar ospetsuenak ikusten ditugu. Orrela, beraren aberriarenganako maitasun sugarra zabaltzen du. Amarratzak bere erraietatik amareuna antzo, Maragall'ek bere biotzetik olerki ateratzen ari zan. Alare, amaika olerki aldatu zitun.

        «Enlla» (1906) ta «Sequences» (1911) deritzaten olerki-idaztiak, mendiko belarren eta itxasoko kresalen usaia dariete. «Cant espiritual» olerkiak bide berriaren azatza urratu zizun.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus