IRU EGAKALDI

 

                        («Les tres volades», Verdaguer)

 

Argi-begiaren ederra,

nere aurtzaroren argi-begia!

Loragaz gañezka zegoan lurra,

eta abestiz nere biotza.

 

Ega batzuk sortu zazkidan

ta lorarik lora egaz egin nun.

Irri-parre-edo, iñork eiten ba'zidan,

abestia abesten ingurun.

 

Ma kutun bero bat nemotsan,

abestiaz ez ba'zun atsegiñik.

Yauna! Oraindio ez bai-nekusan

zure egon-lekuan izarrik.

 

Bein, izarrok zugatz-tartetik

ikusi nituan. Basa-lilia,

agur! Nere kantaz bekaldeturik,

minkaitz zaidak orko eztia.

 

Arrezkero izarrak ederki

nekuskian, baña, Zu, ez, oraindik,

biotzen lillura eder aizen oi,

zeru-edertasun onenik!

 

Gaur, agertuz, laztan naulako,

agur dagitzuet, izar ta dana.

Nere biotz oso ere ez zait naiko

maitatzeko nere maitena.

 

Oña'n

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus