GOI-GORANTZ BETI

 

                        (Longfellow'n «Excelsior» en antzera)

 

Mendian bera, mara-mara,

gau itzaltsua etorri dator...

txairo ta azkar, mendian gora,

gazte bat doa baso zear,

        «goi-gorantz beti».

 

Zibuka aizeak darabillan

ikurriña berak darama:

goiburutzat, ikurriñean,

izki zuriz auxe idatzi du:

        «goi-gorantz beti».

 

Begiak diz-diz dariote:

bekoki zabal ta zurbillak

darakus arnetsetan gazte.

Aize leunak lez, oiu dagi:

        «goi-gorantz beti». .

 

Aurrerantz bizkor-bizkor doa:

izarrak lez, diz-diz dagian

goiburuak, gorantz daroa.

Irrintz bat dagi noizean noiz:

        «goi-gorantz beti».

 

«Elur zuriak estalirik

daukan leiza, begira, mutil»:

zion baserri-ataritik

aitonak. Gazteak erantzun:

        «goi-gorantz beti».

 

Bide-ertzean dauden arantzak

«Ez yarraitu» esan diote.

Atzamarka latzari berak

yaramon bage, gorantz doa,

        «goi-gorantz beti».

 

Bere ondoan darraikion

larratxoriak ere esaten:

«berantz egik». Irulez zion

urretxindorrak biotzean:

        «goi-gorantz beti».

 

Euzkiak argi egitean,

goizean-goiz baserritarrak,

mendian bera zabaldu zan

irrintz-zantzoa entzun ei zun:

        «goi-grant'z beti».

 

Mutil gaztea elurretan

ilda idoro baserritarrak...

gogor-gogor bere eskuetan

ikurriña... ta auxe idatzita:

        «goi-gorantz beti».

 

Zurbil, illotzik datza, baño,

ala ta ere, zindo beti...

Eta ortzi goitik beraño

abots leun batek deadarka:

        «goi-gorantz beti».

 

Oña

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus