GEZIA TA ABESTIA

 

                        («The Arrow and the Song», Longfellow)

 

Aize barna gezi bat

yaurti nuen ariña:

lurrera erori zan,

noratsu ez yakin.

Pirrikan egaturik,

alde zuen egin:

eta begi zabalak

ari yarrai ezin.

 

Aize barna abesti bat

adiakatu nun:

lurrera erori zan,

iñork ez yakin nun.

Aren egakaldia

yarraituko al dun

begi zorrotz-sendorik

izango ote da iñun?

 

Urte luze ondoren,

gezia arki nuan,

osorik oraindio,

aritz-enborrean.

Ta itzez itz, abestia

berriz arki nuan,

adiskide min baten

biotz-barrenean.

 

San Salvador, 1943

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus