AUZOKO ERREMENTARIA
(«The Village Blacksmith», Longlellow)
Gaztaiñondo zabal baten itzalpean,
agiri da auzoko sutegia zutik;
gizon gordin bat da errementaria,
eskutzar zaintsuak berak ditularik;
beraren besoen giar errotsuak
burni-litsak bezain kementsuak zetik.
Aren illea arro, beltz eta luzea,
aritz-azala antzo, arpegi zimurra:
bekokia izerdi zindoak bustirik,
aal duna irabazten gizakume zurra:
edonori buruz-buru so dagio,
iñori ordaiñik ezpaitio zorra.
Egunak yoan ta egunak etorri,
aren auspo-putza dantzuzu gau t'egun:
ta dardaratzen dun mallu aztunaren
tanka-tanka neurtu ta astiroa entzun:
txadontzaiak yo oi dun kanpaia dirudi,
euzkia sartzean arratsaldez iliun.
Ikasgutik aurrak etxeratzekoan,
ate iriki zear dana begiratzen:
sugarretan dagon suteia begiztu,
auspo-orroak entzun, ta egaz dagiten
txinpartak eskuaz artu oi ditute,
iduri algotza larraindu-ondoren.
Elizara doa, beti, yai-egunez,
ta seme artean yarri oi da arotza:
txaunburu yaunaren otoi ta itzaldiak
aditu ta alaba onaren abotsa
koruan abesten bai-dantzu pozarren:
atsegin-bitsetan blei-blei du biotza.
Durunda dagio aren amatxoren
abotsak, zeruan kantari, bezala:
artaz berriz ere oroibearra du,
illik illobian betiko datzala;
ta negar- malko bat esku latz maskurraz
begi ertzetatik kentzen bereala.
Nekez, pozez eta naigabe artean,
aurrera bizitza barrena badoa:
arratsalde oro bukaturik uzten,
goizero asita dakusan arloa:
gogatsu ekiña, bearrik burutuz,
sariz yasotzen du gaualdiko loa.
Azaldu didazun ikaskizun ordez,
eskerrak egiten dizkitzut, laguna:
guk ere, bizitza-sutegi gorian
landu bear dugu gure zori dana:
egikizun eta oldozpen bakoitzak
bear dute yo ta yo ingure ozena.
San Salvador, 1943
© Iokin Zaitegi