LONGFELLOW

(1807-1882)

 

        Ipar-Amerika aldean, orain arte sortu dan olerkaririk bikain eta yakintsuena duzu, nonbait, Longfellow. Besteen iritziak beste, ala uste dut, beintzat.

        Abagune ta eretiak daskatenez, samur, yostari, atsegingarri, xalo ta zaillua dager. Neurtizkera errez, arin eta ondo-ebakia darabil.

        Longfellow'ren buruan erne oi diran oldozpenak, argi, arrai, zindo ta mazalak dira. Biotz-aldi gelgarri ta arrigarriak ez zazkio atsegin, biotz samur eta biguna baitzun.

        Aren idazti ospetsu ta entzutetsuena «Ebangeliñe», itz-neurtuz egindako gertirudia bide da. Protestantea izan-arren, katolikoak asko goretsi ta maite zitun.

        Beste berein olerki eder eta goxo ere egin zitun. Euskeratu ditudanak ere, politak dira, benetan. Adibidez, «Goi-gorantz beti» olerki zindo ta mardula duzu. Gure elburu ta goiburuaren aldez, beti ta edonun yokatu bear dugula, olerkariak adierazi gura du. Ori irixteko, gazte lirain eta maitegarri bat bere goiburua aldeztearren il arte yarrai doala darakusgu. Ederki ta samur gero egin ere.

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus