NEGARRAREN ATSEDENA

 

— Gazte lerden ori! Zergatik ago illun?

Udaberria duk! Zelai-ibarrak lorez,

zugaitzak txioaz, biotzak su-garrez

gañezka bai-zeudek. I, berriz, begi-itun...

 

— Bai! Illun eta goibel zeukat arpegia...

Arantza zorrotza biotzean zegok.

Bearrikan, negar malko eztitsuok

lasaitu oi ziek biotzen larria.

 

— Ire adiskide zoriontsuenak

an... ire zai! «Ator yolas egitera...

zer galdu duk? Esan! Eta biotzera

poza ekarriko dik irri-parreak».

 

— Zuen otsak nire beldurra aizkatzen...

Galdu, ez, ezertxo ere etzaidak egin.

Baña, zer-edo-zer nai diat neurekin...

Zorion izango, badiat irixten.

 

— Ez adi larritu. Ez agoke naste.

Adiskide miñak, ara! iri begira.

eukin yarduteko enparantzan dira.

Ots! Irea izango, mutil odol-gazte.

 

— Ez! Iñoiz ez diat nireganatuko.

Nik gura dudana benetan eziña.

Zeruko izar on bezain atsegiña.

Ez! Iñoiz ez diat biotzeratuko.

 

— Iñoiz, iñork ez dik euki gura izarrik.

Izarren argitan maitale taldeak

ibarreko bide barrena zebiltzak.. .

ori ezik iñork ez dik nai besterik.

 

— Udako gau eder zoragarrietan

nerau sarri gora begira egon nauk...

Biotza atsegiñez gañezka bete duk...

Beraz, utz ezadak negar ein dagidan...

 

Merida (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus