MIREN'EN ALABA

 

Sagarraren kimuan txoria kantari:

Neskarik ederrena nor da, olerkari?

 

Zikiro onena, beltza ta buztan-zuria:

Neskatil artean nor ote da obia?

 

Txuriak eta beltzak mendian ardiak:

Neska eder artean bai-dira itxusiak.

 

Kukuak egiten du maiatzean kuku:

Oraingo neskatilla edertu bai-zaigu.

 

Kerixaren lorea aizeak daroa:

Orrela ba-lerama biotzen asmoa...

 

Goizeko artizarra da izar ederrena:

Maria'ren alaba, neskarik onena.

 

Oianean zein eder dan pago luzea:

Neskatillen artean Miren'en neskea.

 

An... erreka ertzean zutunik lizarra:

Etxeko kerizpean Maria txikarra.

 

Erlategin lanean erle langillea:

Euskeldunen etxean Miren-alabea.

 

Urak ez du gizonen biotzik alaitzen:

Bai napar ardaoak kantari egiten.

 

Neskaren arpegia ez zaigu naikoa:

Ezautu bear dugu beraren gogoa.

 

Madari ta sagarrak miguraz beterik:

Mutil txoroak neska ederren atzetik.

 

Udaberriko lorak zimeltzen dirade:

Neska-arpegiak ere tximurtzen dirade.

 

Neskatil orrek ez al den esango triste:

«Amets, amets zoroa! Ik ein didak kalte».

 

Lili bat ikusi dut baratze batean:

Euki gura bai-nuke nere biotzean.

 

Lorea ez du galtzen udan ez neguan:

Ura lakorik ez da beste bat lurrean.

 

1931, Merida (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus