XAGUXARRA

 

Lau oekoen kaltez, aspaldi batean,

txori ta egaztiak gudan ari ziran.

 

Garaille, batzuetan, ziran egaztiak:

ta beste batzuetan, berriz, abereak.

 

Xaguxarra, egazti artean, egazti,

ta abere artean ei zan xagu beldurti.

 

Azkenik, alderdiok aizkide egin ziran.

Orduan xaguxarra ixtillu larritan...

 

Aren gezur maltzurrak guztiek zekiten;

ta iguiñez bi alderdik ezetsi oi zuten.

 

Arrezkero omen dabil argitik igezka,

ta gau illun beltzean bakarrik egazka.

 

Ezpaduzu gura izan bizkera makurra,

iñoiz ere ez zaite izan gezurti maltzurra.

 

Merida (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus