GABON-ABESTIA

 

                        (Bergara'n abesteko egiña)

 

Endorearen baimenaz

ta Yainkoaren laguntzaz

etorri gatoz berriztatzera

euskal-oiturak euskeraz.

 

San Martin gure-gurea,

umetan baba-lorea:

euskal-ekandu zarrak gogoan,

berak be egin zun eskea.

 

Usoa doa otara,

zure begiak lotara,

oraintxe goaz, etxeko yauna,

Yosu'ren bertsoetara.

 

Oillarrak yo du gabean,

aingeru onak zeruan:

«Yaio da Yosu Yauna Belen'en...

aintza ta gentza lurrean!»

 

Eder soroan aitxurra,

goiko mendian elurra:

auzo ertzeko ikullu-askan

agiri da Yosu aurra.

 

Errekartean arria,

aren gañean txoria:

erastun baten sartu liteke

Yosu aurraren gerria.

 

Txio-txio zoritxarra,

negutxorien negarra:

on omen zan ikullu askan

Yosu'ren alabearra.

 

Eskupeko bat mesedez,

negarrok arindu naiez.

Eskerrik asko ta gabon onak

nai dizkitzuet biotzez.

 

Marneffe (Belgique)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus