ITSASO BAKARTIAN

 

Ortzi zabal garbian laño bat bakarra,

ta itsaso bakartian neu-ontzi azkarra.

 

Ara! ortzian dager illargi zurbilla,

eta itsaso barruan egin du murgilla.

 

Lañoak margo itzala galdu ta ontzian

naigabe gutxigo dut nire biotzean.

 

Merida (Veneztuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus