NERE BURUAREN ARRIABARRA

 

Beñola, enbor sendo ta buru zabala

goruntz nekartzin zugaitz tantaia bai-nintzan.

Itzalpe ozkirria eskei oi nien

itari nekatuei biago-garaian.

 

Gaurkoan, berriz, andu-motz, erro irotua

baizik ez naiz. Irureun urte epean bizi

ta ber-bertan ekaitzek adar orritsuak

ausi eta tximistak enborra erdibi...

 

Kemiñak artutako sutondo alaian

aitonak berotuaz nere subilla austu

ta nere buruaren atalik,onenak

ke mordotan zerurantz ner'aurkez igo du.

 

Goruntz naiaz zumoak biotza ukitu dit.

Nere ondoko saltar gazteak gañezka

lore-txoriz: maitale bikoitzak iduri,

ingumak egazean udaberri deika.

 

Ara! agure akitu eta urratu oni

orri mengelen kimak anduan ernetzen...

Alare, biziaren minkaitza irents bear!

Nere erauzi-atalen negarrez izanen... !

 

Izan ere zugatzaz etsienik ez da:

ebakia izan-arren, aldaskak bizirik,

ta sustraia lurpean ur-usaiz erneta

adarrak berrituren, ostoz yantzirik.

 

Marneffe (Belgique)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus