ZURI ENTZUN NAIRIK

 

Zure mintzo-abotsa ez dut iñoiz entzun,

eta nere gogoan bere durundiak

zoli ots egiten tai gabe gau ta egun.

 

Zotalaz egia dut biotz-txabolatxo,

lotarako kamaa txillar eta garoz...

Bart... tan... tan... zuk-edo ots. Nor ote dagoneko?

 

Zirrikiturik ez du barneko txabolak:

ta ataka irikitzean biotza argiz blei-blei.

Ataz, erle-burrunba, orbel-aize otsak...

 

Arrezkero, begiak yotera itsasotik

datorren goiz-argiak naurki entzun-naiaz,

baita, ibai-azalen diz-diz dagin illargik.

 

Izkortzen badiyoaz astiro-astiro

olatuak, zurmur-ots illuna ateraziz.. .

Zerorren abotsa ez ote dantzut gero?

 

Zuri entzun gurariz baso zear nabil...

Adar zarbatsuaren otsak pozez nauka,

izarren argi-izpitan, eguzkia bai-dil.

 

Yaun ori! badakit itz eiten didazula:

nola entzun, ordea, gizonak Yainkori,

naiz ataz, naiz biotzan itz dagidazula?

 

Indazu eriotza-ostean bederen,

zure abots maitea garbi entzutea!

zerorren ele xuriz zorion izanen!

 

Marneffe (Belgique)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus