EUSKO-TXORIAK

 

Eusko-mendi laiotzean

zutik dagon aritz baten

adar mutur bakoitzean

txori talde bat lo dago.

 

Eguzki-izpi goxoaren

muin maiteak ere ez die

ikararik eragiten

beren ego ta mokoei.

 

Nork leukaken txori oiek

esna-erazi ditezan

oiu zoli eta luzek

egiteko eztarria!

 

Ta txorien txio zoliz

—olerkari on zindoen

biozkada samur argiz—

euskaldunak esnatzeko.

 

Merida (Venezuela), 1929

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus