ATZERRI ZEAR

 

Oinpean zugaitzez yositako oiana!

An...! goiko-aldean, ortzi izartsuena.. .

Eta aurre-atzean, gura dudan dana...

 

Ala ta ere ezin etsi atzerrian!

Itxaso gañetik, aizen egoetan,

neu-gogo ibilkoia doa egazean.

 

Bein baten Euskadi ederrean nintzan...

Bertan aritz mardul deuna zutunik zan.

Lorak aruntz-onuntz aritz itzalpean...

 

Aritz-abarra andik aide egitekoan,

Nere ama samur onak eman zidan.

Ma maitea eiaz, «Maite aut» ziraustan.

 

Yoan bearra izan nuan aberritik!

Aritz-peko nire lorak ordudanik

izango ote du nire oroipenik? .. .

 

Merida (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus