NEGUA AUÑEMENDI ALDEAN

 

                        (Kanpion eusko-idazlearen ipuin batean

                        aurkitu dut olerki onen gaia).

 

Ipar-aize beltzak orru egin zuan,

barrutia apurtu duan zezenak lez.

Gero ibaiak-yosi ziraden izotzez.. .

Pagoak elurra yaso-eziñikan.

 

Urrundikan... mendi txuri goietatik

bi-edo-iru oiu bildurgarri datoz...

Aize-yasa eta oiartzuna dagoz

erantzuten gogor inguruetatik.

 

Oianeko arru ta amiltegitatik,

usu ta arin gorantz ta gorantz diyoaz

elur txuri izpiak, egaz eta egaz...

Ta artzai-neskak dio basetxe-atetik:

 

«Ibarreko uso txuriak egazka,

«Elkorretan» gosez oi dan Gartxoteri,

olerkari mardul bezain gaixoari,

yanari txuria gogoz eskeintzeka».. .

 

Caracas (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus