GUDA-ABESTIA

 

           Gazte zindo mardul!

           ez adi izan iñul!

Eusko-gudarien kanta zarra entzun:

asaben egiliak oroi gau ta egun.

 

           Mendigoitik bera,

           arin, ibarrera

badator ugolde: sustrai, enbor ustel,

guztia darama, bailitz zugaitz-orbel.

 

           Egazka diyoa

           goi-barna arran,oa:

Aitz-kabia utzirik, bere egoak zabal;

mendi ta muño gain arat-onat itzal...

 

           Yo gudara mutil!

           ez gaitezen zurbil!

Arranoa, mendi-ura bezin laister

goazen gudara, baidek asmo eder.

 

           Itxasoko aitza,

           bai dala aldakaitza.

Bitsa yarioan itxaso arroa

beti, eten bage, aitzen aurka doa.

 

           Eusko-aritz garai

           aizearen etsai.

Bera bota naiaz ekaitz-yasa beltza,

burrukan, ekarri-naiaz eriotza.

 

           Yo gudara mutil!

           ez gaitezen zurbil!

Tink! Gogora itxaso ertzeko arkaitza

eta euskel-erri basoko aritza.

 

           Eusko-gazte alai!

           beti egon ernai.

Entzun dezu-eta guda-kanta zarra:

barnean oiartzun dagin deadarra.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus