GIZA-ILLUNABARRA

 

Uda-eguerditan, iguzki biribil

ozkarbia gorrituz bere gingan dabil:

giza-begiak aren argi-dirdaiean

zeru zoragarritik aide egin naiean.

 

Baña, illunabarrean, iguzkiak murgil

itsaso barna eta zeru berria urbil:

gure begiak, berriz, dakuste, an... urrun,

aldi zurietako amets-ikuskizun.

 

(Gogoa zabalduaz, iduri arranbel,

maite-gezi-yaurtitzen argiaren gibel:

erantzunez agertzen, ortzi zabala izar,

ta atsearen ederra gogora darakar).

 

Giza-zori ona argi-zirrinta yario

dalarik, beko irritsak deika ari oi zaio:

«zuretzat dut loretan aintzaren alorra»,

ez, baña, pakearen barruti yatorra.

 

Goibelaldia dugu giza-illunabarra;

aren argitan dager itxo emankorra.

Etzanik ospearen euzki gorri zoro,

Yaungoiko-izar-izpitan dakuskezu oro.

 

Marneffe (Belgique)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus