BARRENEKO ARMIARMA

 

    Beti-beti, eten bage,

neronen biotza-amarratz eunlea-

arian-arian egiten sarea.

 

    Beronen lan gelgarrian

geroago eta geiago, gaxoa!

oarkabe rastuz ta nastuz diyoa.

 

    Beti-beti, eten bage,

lanean ari da ardura berdiñez...

ta ni cuna urratzen azartu eziñez.

 

    Biotzaren sare ori

urrezko ariaz egiten diardu...

maiteren bat-edo nai luke atxitu.

 

Merida (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus