SPHINX

 

Ondartza gorriak auts-itsaso mintzul

dirudi, ertz gabe: giza-lurrun atsik

ez beraren baitan: leoiak etzanik,

artzuloetan lo, sargoriarren aul.

 

Eguzki gingaren sutan, ortzi zear

txori bat ez dabil; lekaroan zabal

ixillak bere ego; lozorroan kixkal,

noizpeinka igitzen du sugek bere bizkar.

 

Auts-itsasoan zut, bakar, andre-luna.

Zer dun sudur zabal, betille usu, ezpain

-lodi, begi-andi, biotz barnaren gain?

Ire esku ote dun giza-igarkizuna?

 

Andre-luna mintza-zorian nabari.

Oidipu'k bakarrik, ordea, asmakizun

orren esangura muia duler. Iñun,

baña, oraingoan, ez da bera ageri.

 

Ara! arpegi on len ezaguna dut.

Aigitoar antzik ez du. Ao-eder,

adatsa urre-autsez bitxiturik dager,

bekaiak ustaituz, matrail-alboak zut.

 

Baserrietako andere aunagu:

gure erriko Yone, Loreti ta Miren.

Aberriaren zain eta muin izanen!

Andre-luna, berriz, noizdanik zaitugu?

 

Itz egin nai digun. Itxoin, baña, labur!

Nork sortuko digu, erle burrundari,

itz-neurtuz yantzita, zure loren ezti?

Euzkadi zarreko andere-luna, agur!

 

Marneffe (Belgique)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus