AEQUAM MEMENTO REBUS IN ARDUIS...

 

Zoritxar zailletan gogo barez yardun

ta zorionean ere txoratuke

atsegin-neurria zaitu zak, aiskide,

erio-eguna etorriko zaik-ta.

 

Naiz betillun bizi bizialdi oro,

naiz ibar txokoan etzanik, atsegiñez,

yai egunetan lez, Falerni'ko ardoz

zintzurria busti, neurri on zaitu.

 

An... piñu luzeak ta zumartxuriak

beren adar-orriz itzal ozkirria

eskei ta ibaia zearka zioak

igesi-nai miñez eta txirrioan.

 

Ara ardo-zatoak eta usai goxoak

eta lasterregi zimeldu oi diran

larrosa liraiñak ekarri-erazi!

Gazte izaki, bizi-euna dukan arte.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus