OTIUM DIVOS ROGAT...
Atsedena eska oi dio Yainkori
Egai-itxas zabalan ekaitzak atzi dun
Arrantzalek, laño beltzak illargia
Estali ta izar bat zerun ez izaki.
Atsedena Trazi guda-miñak. Urre,
arri-eder, yantzi-pitxiz erosgarri
ez dan atsedena daska Medar gezi
-ontzi ederdunak, ene adiskide!
Biotz larri ikarak ta gela goi ingurun
egazka ari diran ardura samiñak
ezin baiditu ken aberaskizunak,
ezta Konsul'aren bide-señak ere.
Maian gurasoen gatzontzi txikarra
duna, urriz zori oneko bizi da.
Ta aren lo ariña ez dio ausiko
beldur lau-orriak, naiz urre goseak.
Bizi aldi motxan zertako ainbat nai?
Zergatik ibilli beste eguzki batek
yotako lur billa? Aberri-iges eiñaz,
nork bere bururi ere iges al ote?
Burni-orizko itsas-ontzitara ere
igoten du kezka zantarrak. Zaldunak
ere ez oi ditu uzten, laño-aize yasa
ta basauntza baño ariñago baita.
Oraingoaz biotz-pozik zera-eta,
etorkizunaren axola ez izan.
Latz minkatxa parre paketsuz goxotu:
Edonundik iñor ez da zoriontsu.
Akile argia erio lasterrak
ondatu, ta Titon zartzaro luzeak
ikoldu omen zun. Ukatzen dizuna
neri emango dit zoriak, agian.
Zure baranoan artalde ugari
ta Sikular beiak orruka dituzu,
gurdian lotu-gai beorra irrintzika
ta yanzki ederrak yantzi oi zaitute.
Neri, berriz, baratz txikarra baserrin.
Kamene'ko Graien arnas arin mea
ta gizabar ezpain-beltz aurka arbuia
eman dizkit zori egi maitaleak.
© Iokin Zaitegi