«QUO, QUO SCELESTI RUITIS?»

 

                        (Epodon: 7'garren olerkia)

 

Noruntz amiltzen, noruntz deungeok?

zergatik eskuratu zorrotik ezpatok?

 

Latiñu odol aski ez al da

oindik ixuri itsasoz ta legorrez barna?

 

Beingoz Kartagu bekaiztiaren

esi arroak erre-nairik ez izanen!

 

Ez, bide deunez, billurtutako

Britanu basatia yetxi erazteko.

 

Bai, baña, Partar naiaren arauz

ondatu dedin Uri au beronen eskuz.

 

Ori otso ta leoiak ere ez;

ta egitekoz, kide etziran aberez.

 

Aserre bizik zoratu ote?

Erantzun! Erruz, ala-bearrez zoazte?

 

Ixillik daude: arpegi margul

nabari dira, gogo-txundioaz mintzul.

 

Ala duk: zori latzak bultzatzen

erromarra eta anai-eriok aizkatzen.

 

Billobentzako ertungarria

Remu errugearen odol ixuria.

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus