LAN EGIK

 

                        (Pompa'ren antzera)

 

Eten bage lan egik, gazte txit sendoa!

Beste iñoren aurrean ez da gorrituko,

ta etsaien aurrean ez da apaletsiko

izerdiz bustitako bekoki zindoa.

 

Lanean diarduten buruak urtien

elurrez beluago zurituko dira.

Mardulak dira oiek, aritzen antzera,

ta biotzak ez ditu lokatzak zikintzen.

 

Lan zaillez irabazi oi dan otondoa

yatean, ta inguruan danean sendia,

erleak lora artean dagian eztia

ere ez ei da izan orren eztitsu goxoa.

 

Ogi on yaten ba-duk, zoriontsua,

izango bai-aiz eure buruaren yabe:

alperkeriz, baña, lan bearrik eiteke,

iñoren morroi izango aiz, gixagaixua.

 

1932, Merida (Venezuela)

 

 

 

© Iokin Zaitegi

 


www.susa-literatura.eus